2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

FUTBOLA

Kaixo guztioi!

Gure gizartean futbolak badauka pisu handia. 2006. urtean FIFAk eginiko ikerketa batek argitzen zuen nola, mundu mailan, 265 milioi pertsona jolasten ziren futbol talde batean. Gaur egun kopuru hori %15a inguru igo da.

2013an Espainian beste ikerketa bat egin zuten eta emaitzen artean hauek topa ditzakegu:

- Biztanleriaren %68a talde baten zalea da: gizonezkoen %79,6a eta emakumezkoen %58,3a

- Gizonezkoen erdiak ikusten du futbola telebistan eta emakumezkoen herenak ere bai.

- Familien %20ak inguru erosi zituen sarrerak partida batera joateko.

Gauzak horrela, esan dezakegu futbolak begi asko dituela bere gainean eta, horregatik, baloreak landu behar izango zituela baina, egia esan, oso kirol matxista da eta, normalean, garrantzitsuena garaipena da. Taldeek, futbolariek, agintariek zein zaleek, ez dakite galtzen.

Hemen uzten dizuegu berri bat hemendik oso gertu gertatu dena. Sestaon hain zuzen ere. Han, partida bat jolasten ziren Sestao River eta Santurtziko Gazteak, alebin mailan, hau da, zuen adinekoak gutxi gora behera. Irakur dezagun zer gertatu zen penalty batekin...

Zuek jaurtitzailearen lekuan egon bazinate, zer egingo zenuketen? Zer iruditzen zaizue entrenatzaileak hartutako erabakia? Zergatik erabaki zuen hori? Marcelo Bielsa Athletick-eko entrenatzaile ohiaren hitzetan "Irabazi baino askoz garrantzitsuagoa da nola irabazten den". Zer deritzezue?

Lehen aipatu dugu futbolak, nahiz eta emakumezkoen zaletasuna gero eta handiagoa izan, jarraitzen duela kirol matxista izaten. Aste honetan emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarrikapena egin dugu eta, futboleko matxismoa beste bortizkeri mota bat da. Agian gure aldarrikapena desberdintasunaren kontra izan beharko zen. Horregatik proposatzen dizuegu hurrengo bideoa. Esperimentu honetan, neska bat "mozorratzen" da mutilekin jolastu ahal izateko. Zein uste duzue izango dela emaitza?




Ikusi dugunez, maiz, desberdintasuna gure buru kutsatuetan baino ez dago eta emakume bat gizon bat bezain ondo edo hobeto jolastu ahal da futbolean, baina garrantzitsuena bizitzaren esparru guztietan kontu berdina gertatzen dela jakitea da. Sinesmen hauei "estereotipoak" esaten zaizkie. Ezagutzen al duzue estereotiporen bat? Nola sentitzen zarete horrelako sinesmenak entzutean? Klasean ikusitako zer efekturekin lotu dezakegu hau?

Emakumezkoak oso baliotsuak direla ez dago zalantzarik. Guztion artean egin dezagun lehenengo mailako talde puntero bat sexuari erreparatu gabe, eta hel gaitezen lehenengo postura elkarri laguntzen!!

AUPA GIZAKIOK!!!

3 iruzkin:

  1. Ni,Oier naiz.Nire ustez,neskak esfortzatzen badira mutilek bezala futbolean jokatu ahal dute.Nik Salesianosen jolasten dut eta batzutan jolastu dut neska batzuen kontra eta asko kostatu zait irabaztea.eta neskek lan gehiago egin behar dute futbol mundo honetan.EUTSI GOIARI NESKAK!!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo guztiei!
    Niri oso ondo iruditzen zait neska hori egindakoa,futbola ez delako bakarrik mutilentzat ere neskentzat.

    ErantzunEzabatu
  3. Nik ere uste dut neskek mutilen eskubide berdinak izan behar ditugula futbolean,eta beste kiroletan ere.Niri ez zait bidezkoa iruditzen mutilen liga oso ezaguna izatea,eta neskena ez. Gainera,umeen futbol talde batzuetan, neskek ezin dute parte artu. Zergaitik? Neskak ere onak izan al gara futbolean!! Eta beste kirol batzuetan ere!!
    Zuriñe.

    ErantzunEzabatu