2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

TXIMELETAREN ZIRKUA

Kaixo guztioi!

Ohituta gaude sarreratxo bat egiten bideoa edo ekarpena ikusi baino lehen. Gaur ez dugu horrela jokatuko, uste baitugu bideo hau nahiko mamitsua dela eta ez duela sarrera handirik behar. Horrez gain, ez zaituztegu baldintzatu nahi ezta aurreiritzirik sortaraztea nahi.

Ohartxo bat bakarrik hasi baino lehen: normalean baino luzetxoagoa da.




Kontu asko aztergai daude bideo honetan baina pertsonaia batengan zentratuko gara: Willengan. Ez gara fisiko hutsean fijatuko, argi baitago guztiok besoak eta hankak ditugula. Hala ere, Willekin identifikatuta sentitu zarete inoiz, hau da, ahalmenik gabe? Horrela sentitzen denik ezagutu edo ezagutzen duzue? Zerbait egin dezakezuela uste duzue?

Orain, Willen jarrera azter dezagun; horretarako, hainbat momentu bereiz ditzakegu.
- Hasiera-hasierakoa, lehenengo zirkuan dagoenean, alegia. Zelan sentitzen da? Aukerarik al dauka besterik egiteko? Norbaiten laguntza jasotzen du?
- Ondoren, handik ihes egiten duenean eta furgonetan izkutatzen denean. Zelan uste duzue senti daitekeela bere helburua lortzean? Norbaiten laguntza jaso du egoera horretan?
- Tximeletaren zirkuaren lagunekin dagoenean hasiera batean. Lehengo zirkuan baino hobeto sentitzen dela uste duzue? Momentu txarrik somatu duzue?
- Eta azkenik, uretara erori ondorengoa. Nork eta nola laguntzen dio Willi?
Hau guztia aztertu ondoren, zer deritzozue Willen jarrerari une bakoitzean?

Amaitzeko, azkenengo galderatxo bat: bazenekiten Willen papera antzezten duen aktorea, Nick Vujcic, hainbat lekutara doala urtero jendea bere gaitasunez ohartarazten laguntzeko asmoz?

Hasieran aipatu dugun moduan, film hau oso esanguratsua da eta jarrai genezake galderak egiten edo egoerak aztertzen. Orain zeuen txanda da, zerbait gehiago adierazi nahi baduzue, aurrera! Iruzkinetan utzi!!

Asteburu ona izan.

1 iruzkin:

  1. Kaixo,ni Araitz naiz.
    Oso jarrera txarra iruditzen zait zirkoaren jabeak Willirekin izaten duena.

    Wili ibaian dagoenean eta enbor batetik beste aldera pasatu nahi duenean laguntza eskatzen du baina besteek ez diote kasurik egiten,hasieran harrituta gelditu nintzen kasurik egin ez ziotelako baina geroago,konturatu egin nintzen bere onerako egin zutela eta horri esker konfiantza lortu zuela beragan.
    Agur!

    ErantzunEzabatu