2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

EMOZIOAK

Kaixo 6M!

Sentimenduak eta emozioak pil-pilean dauden momentu honetan, bizitzarako baliogarria den beste gai bat ekartzen dizuegu gaur.

Ziur ez dela termino berria eta askotan entzun dugula, baita erabili ere... Baina, norbait ausartzen da emozioak zer diren azaltzen? Inside out pelikula ikusi baduzue (ez baduzue egin, gomendagarria da oso), oinarrizko emozioak gogoratuko dituzue: poza, haserrea, beldurra, amorrua eta nazka. Guzti-guztiak gurekin bizi dira, eta momentuaren arabera, hauetako baten bat agerian egoten da.




Gorago aipatu dugun moduan, gure bizitzan daude jaiotzen garenetik, eta gure nortasuna eraikitzerakoan eta elkarrekintza sozialean paper garrantzitsua betetzen dute. 

Baina, kasu egiten diegu geure emozioei? Arreta jartzen dugu ulertzeko zer esan nahi diguten? Denbora gehiago eman beharko genioke horri, ez duzue uste? 

Horretarako existitzen da adimen emozionala, pertsona batek era orekatuaz emozioak eta sentimenduak adierazteko eta besteenak ulertzeko trebezien multzoa. Erreza dela uste duzue?






Aurreko irudian isladatzen den moduan, Adimen Emozionalaren trebetasunak dira emozioak hautemateko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna eta emozioak adierazteko trebetasuna. Baina mundu guztiak ez daki emozioak maneiatzen, hori ere ikasi egiten da, eta ez egun batetik bestera. Horretaz aparte, ez uste umeen kontua denik bakarrik, nagusiona ere bai. Ez da lan erreza emozioak behar bezala hautematen, erregulatzen eta ondo adierazten. Denbora dexente eskaini behar zaio. Hemendik zer edo zer landu dugu ikasturtean zehar, batez ere zuen arteko gatazkak bideratzen laguntzeko.

Kontuan izan behar dugu ez garela bakarrik bizitzen eta besteekin elkarbizi behar dugula. Zaila da, batez ere emozioek (interpretagarriak direnak) parte hartzen dutenean. Erresilientzia kontua landu genuenean, azaldu genuen guztiok ez dugula berdin jokatzen egoera berdinaren aurrean. Berdina gertatzen da emozioekin, eta gure ingurukoenak kontuan izan behar ditugu. Beharbada ez ditugu ulertzen, baina onartzen ikasi behar dugu. Geure emozioetatik hasi eta besteekin ditugun elkarrekintzetan emozioek nola eragiten diguten aztertu behar da.

Ohartu behar dugu ere bai inportantea dela jakitea zer dagokion geure buruari, zeri eman behar diogun garrantzia eta denbora. Hori argi izango bagenu, hobeto joango zitzaigun guztia. Prestatutako bideoa argiago azaltzea eta horretatik martxan jartzeko ondorioak atera ditzazuen espero dugu .






Sarrera amaitzear dago eta zuekin barre egin nahiko genuke, horregatik, gaurko gaiarekin eta aipatutako filmarekin zerikusia duten bi laburmetrai partekatu nahi ditugu. Agian ikusita dauzkazue (filma ikusi duzuenok azkena ezaguna egingo zaizue), baina horrela ez bada, disfrutatzea espero dugu:









Seguru aski guztiok ikusi dugula gure burua bideo hauen eszenaren batean isladatuta, eta norbaitek zer edo zer komentatu nahi badu, aukera aparta dauka orain guztiokin partekatzeko. Bestela, badakizue iruzkinak utz ditzakezuela.

Bukatu aurretik, aholku bat: nahiz eta orain ez diezuen garrantzirik ikusten gai hauei, DBHra joaten zaretenean, jakin dezazuen blog hau zabalik jarraituko duela eta hona jo dezakezuela nahi duzuen bakoitzean. Hemen sortu dugun guztia zuentzat da eta eskuragarri izango duzue.

Ondo segi!

1 iruzkin:

  1. kaixo andoni:
    asko gustatu zait 6. mailan gauza espezial eta interesgarri bat egitea (bloga). asko ikasi dut blogarekin: erresilientzia zer den, errefuziatuak nola sentitzen diren, ez dela kexatu behar ez ditugun gauzetaz (errefuxiatuak ia ezer ez dutelako)
    zuk, oso maisu interesgarri bat zara, gauza desberdinak egiten askoz gehiago ikasi dut beste kurtsoetan baino.
    ESKERRIK ASKO ANDONII!!!!

    ErantzunEzabatu