2016(e)ko ekaina 6, astelehena

TXAPELDUNAK!!!

Egun on 6M!

Ikasturte honen zehar, askotan landu dugu berdintasunaren gaia eta teoria ondo dakigu, gizonak zein emakumeak egoera beraren aurrean aukera eta eskubide berdinak izan behar ditugula, alegia. Baina tamalez beti ez da horrela izaten, asteburu honetan eredu argia izan dugu.

Atzo Athletic Club-eko emakumezkoen taldeak Ligako txapelketa lortu zuen, 5. txapelketa, 2003, 2004, 2005 eta 2007 urteetan lorturikoei gehitzen zaie aurtengoa. Hau bai eredu aparta! Gora gure jokalariak!

Ospatu behar dugu atzo bizi izandako lorpena, oso gaitza baita horrelako tontorrera heltzea eta batek daki noiz izango dugun hurrengo aukera... Agian datorren urtean emakumezkoen Champions League-n! ;) Beraz, antolatzen diren ospakizunetan parte hartu behar dugu mutilek Superkopa lortu zutenean egin genuen moduan, gure neskak Superligako txapeldunak baitira!

Ospakizunekin batera, berdintasunaren kontua dator: afizioa garaipena ospatzeko gabarra ateratzea eskatzen ari da. Dakizuenez, gabarra ateratzeko baldintza liga irabaztea da (hori izan zen behintzat aitzakia iaz ez ateratzeko, mutilek Supercopa irabazi zutenean) eta hori da, hain zuzen, Athletic-en neskek lortu dutena. Ea erabakia hartzea dagokienei berdintasunaren alde jokatzen duten, behar bezalako errekonozimendua egiten dieten eta neskak gabarra gainean itsasadarra zeharkatzen ikusten ditugun, txapeldunek horrelako omenaldia merezi baitute, berdin dio neskak zein mutilak izan!

AUPA ATHLETIC SUPERTXAPELDUN!!!

Aste ona izan!









Baina hau ez da asteburu honetako lorpen femenino bakarra. Larunbatean Garbiñe Muguruzak teniseko Roland Garros txapelketa famatua irabazi zuen, munduko jokalaririk onena den Serena Williams garaitu ondoren eta munduko jokalaririk onenen arteko bigarren postua lortuz 22 urte izanik. 


ZORIONAK NESKAK!

1 iruzkin:

  1. Kaixo guztioi:
    Ni Mikel Monge naiz.
    Nire ustez, neskek eta mutilek eskubideetan berdinak dira eta nahiko nuke Athletic Club-eko neskak gabarra ateratzea.
    Hori oso ona eta justua izango zen.
    Eta bueno, nire ustez, pues esatea FENOMENO batzuk direla eta espero dut liga asko edo gehiago irabaztea.
    ¡ZORIONAK NESKAK!
    TXAPELDUNAK, TXAPELDUNAK, OE, OE, OE!...
    Agur!.

    ErantzunEzabatu